Zimurrak izango ditugunerako
IKASLE GOIZA
Bertso saio literario musikatua da. Eztizen Artolak testu bat idatzi zuen eta horrekin lotutako gaiak sortu ditu Haira Aizpuruak eta Maite Sarasolak bertsotan kanta dezaten, Peru Goioagaren gitarraren laguntzaz. Eztizenek testuan etorkizunari buruz hausnartzen du, gaur egun bizi garen munduari kritika eginez gazteen ikuspuntutik. Harremanak, elkarbizitza, euskara... bezalako gaiak jorratzen dira saioan, beraz, testuak eta gaiak horren harira idatzita eta moldatuta daude.
- Mota
- Ikuskizuna
- Eguna:
- 2026/12/04
- Ordua:
- 12:00 - 13:00
- Gunea:
- Ahotsenea Musika
- Helbidea:
- Plateruena. Landako Etorbidea, 4A, 48200 Durango, Bizkaia