Aurrez ordua hartuta
Marie-Aude Murail / Leire Errandonea itzul. Txalaparta
Aurtengo Minaberri bekarekin saritutako lana da, EIZIEk eta Iruñeko Udalak Txalaparta argitaletxearekin elkarlanean antolatzen dutena, nazioartean arrakasta izan duen gazte literaturako lan bat euskaratzeko.
Aurten Marie-Aude Murailen 'Aurrez ordua hartuta' izan da saritua: Sauveur Saint-Yves psikologoa da, eta denak atera nahi ditu estualditik: besoetan ebakiak egiten dituztenak, lotsaz konortea galtzen dutenak, ohean pixa egiteko adina aspaldi samar pasatua dutenak… Denetariko gaiei helduko die kontsultan.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/04
- Ordua:
- 17:00 - 17:30
- Gunea:
- Ahotsenea Literatura
- Helbidea:
- Musika Eskola. Montevideo Hiribidea, 7, 48200 Durango, Bizkaia