Zientziaren uretan 1. Zientziari buruzko artikuluak irakurketa errazean Astronomia, ingurumena, meteorologia, kimika eta materialak
18€
- Kokapena azokan: Barrenkale 019-021
Deskripzioa
Irakurtzen ari zaren liburua «Zientzia Kaiera» blogean 2014. eta 2022. urteen artean argitaratutako artikuluen irakurketa errazerako egokitzapena da.
Irakurketa errazeko formatuarekin herritar guztiei zientzietako artikulu hauen irakurketa eta ulermena erraztu nahi zaie.
«Zientzia Kaiera» EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren bloga da.
Jatorrizko «Zientziaren uretan» liburua 2023an argitaratu zen. Eskuartean duzun liburu hau bilduma baten lehenengoa da.
Hainbat jakintza-arlotako edukiak irakurketa errazera egokitu dira: astronomia, ingurumena, meteorologia,
kimika eta materialak.
Zer aurkituko duzu bertan?
• zientziaren historiako pasarteak
• eguneroko elementuei buruzko edukiak
• interes orokorreko gai esanguratsuak
Liburu hauen helburua da zientzia eskura izatea, eta zientziaren uretan ahalik eta jende gehien sartzea.
Anima zaitez liburu hau irakurtzera.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-1319-852-1
- Euskarria: Papera
- Sailkapena: Zientziak eta teknologia
Zientziak eta teknologia gehiago
Funtzio Sigmoidea
9€
Matematika diskretua. Konputaziorako oinarri matematikoak
Zenbait egile
12€
Toponimia histórica y contacto vasco-románico Norte de Valdegovía y Ribera Alta (Álava), Berberana y Junta de Villalba de Losa (Burgos).
González de Viñaspre, Roberto
18€